Bost aste hauek izugarriak izan dira niretzako,
praktiketako irakasleez ezik, pertsona bezala ere bete nautelako. Hasieran,
urduritasuna zen nire gorputzean agintzen zuen sentimendua, gutxi bainekien bertan
burutu beharreko funtzioei buruz. Hala ere, bigarren egunerako, irrikak urduritasuna
ordezkatu zuen. Zorte handia izan dut bi tutoreekin, lehen momentutik oso ondo
konektatu baitugu eta une oro niri laguntzeko prest azaldu dira.
Ikasleekin ere azkar konektatu dut, batzuekin beste
batzuekin baino azkarrago, logikoa den bezala; baina denbora aurrera joan den
heinean, guztiak zoragarriak direla konturatu naiz. Haur bakoitzak gauza pila irakatsi
didate. Haur bakoitza mundu bat da, eta bakoitzak bizitzeko era ezberdina du;
baina beraien mundu horiek izan dira nire lehen praktiketako esperientzia osatu
dutenak.
Praktika garaian ikasitako ezaugarri
garrantzitsuenetiko bat, ikasgelako egoera erosoa izan behar duela da, hala,
egoera sozio-afektibo egokia egonda, ematen den garapen kognitiboa zuzenagoa izango
da. Izan ere, eskola leku erakargarriagotzat eta ikastea ekintza errazagotzat hartzen
dute.
![]() |
| Azken eguneko ospakizuna |



No hay comentarios:
Publicar un comentario