Urriaren 14an hasi zen abentura berri hau, barruan daukagun irakaslea atera eta ikasgela batean nola moldatzen garen ikusteko aukera, hilabete (bost aste) iraungo zituena. Hasi baino lehenagoko egunetan, beldur pixka bat nabari zen nire barruan, posibilitate txiki bat baitzegoen esperientzia hau ez gustatzea. Baina, beldur horiek alferrik etorri ziren, izan ere, oso pozik nago bizitako esperientzia honekin, zoragarria izan da: Eskolak emateko metodologia berri bat ezagutu dut (asko gustatu zaidana, eta irakasle izatean halakoa edo antzerako metodologia batekin lan egitea gustatuko litzaidake), ume hain txikiekin lan egitearen abantailak eta baita desabantailak (pare bat) ere ikusi ditut.San Andres eskolan bost aste hauetan bizi izandako bizipenak oso politak eta positiboak izan dira, izan ere, haur hauek lehenengo egunetik besoak zabalik hartu ninduten gelan, eta, beste andereño bat izango banintz bezala ikusten ninduten, ez praktikari bezala: Lan bat egiterakoan niregana ere hurbiltzen ziren nik zuzendu ahal izateko, zerbait egiten ez zekitenean deitzen zidaten eta laguntza eskatzen zuten.
Zorte handia izan dut egokitu zaidan tutorearekin, izan ere, aurretik ezagutzen nuen, nik ikasitako ikastolan egon zen lanean, eta nire ahizparen tutorea izan zen. Lehenengo egunetik oso ondo tratatu nau, ikasle guztiei buruzko informazio eman dit: Adibidez, ikasle bat medikatuta zegoela TDH zeukalako, beste ikasle baten familiako egoera egokia ez zela, etab.
Irakasle txukuna izateko, behar beharrezkoa da ikasleak berdin berdin tratatzea, eta, kasu edo atentzio berdina ematea guztiei haurrek antzeman dezatelako eta hain txikiak izatean, faboritismoa dagoela uste ahal dutelako (askotan ezinezkoa izaten da, haur batzuek atentzio gehiago behar izaten dutelako).
Gainera, klasean adimen maila desberdina daudela kontuan hartu behar da irakasle bezala, eta ezin dutela denek fitxa edota ariketa berdina egin, exigentzia maila handiagoa da adimen maila altuagoa duten pertsonentzat.
Bukatzeko, gehitu nahiko nuke, praktikaldia oso motza egin zaidala, hilabete oso motz geratzen da, klaseko dinamika ezagutu orduko, agur esateko ordua heldu da. Oso esperientzia aberasgarria izan da, hurrengo praktikaldia hasteko irrikitan nago. Baina, orain, gure irakaslearen aulkia igotzea tokatzen da, datorren urtera arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario