ANIZTASUNA
Praktikak aurrera joan ahala, gelan dudan aniztasuna gero eta nabariagoa da. Izan ere, alde batetik, aniztasunari buruz hitz egiteko orduan, gehienetan mutil eta nesketan edota atzerritarretan pentsatzen dugu. Beraz, kasu hauei dagokienez, nire gelan neska eta mutil kopurua nahiko berdintsua dela esan beharra daukat; 9 mutil eta 8 neska baitaude, betiere garrantzitsua da azpimarratzea neska edota mutil izateak gela honetan ez duela inolako pribilegiorik ematen, denak berdin tratatzen baitira. Atzerritarrei dagokionez, niri praktikak egiteko tokatu zaiten gelan; Marokotik txikitatik etorritako neska bat dago, Urugaitik duela urte bete etorritako beste bat eta Kolombiatik etorritako beste neska bat daude. Beraz, azken bi hauei, euskera ikasteko astean bi orduz gelatik ateratzen dituzte eta beste gela batera joaten dira irakasle desberdin batek euskara azkarrago edo hobeto ikas dezaten.
Horrez gain, aniztasuna ere beste egoera batean ematen dela ikusi dut. Nire gelan, ia uneoro laguntza berezia behar duen neska bat ere badago. Honek, mikrozefalia, hiperaktibitatea eta atzerapen psikomotorea ditu. Beraz, haur honek uneoro beste gelakideek behar ez dituzten laguntzak behar izaten ditu. Izan ere, ikastetxeak laguntza hori eskaintzen dion irakasle bat dauka eta astean hainbat ordu egoten da haurrarekin, nahiz eta ez den beste gela batera joaten, bertan gelditzen da irakasleak berarentzat aproposak ikusten dituen lanak burutzen.
Pertsonalki, bakoitzak ikaskuntza-maila desberdina duen arren, orokorrean antzekoa izaten dute adin edo gela bereko haurrek. Baina nire kasuan, gelan, beste 16 gelakideak baino aurreratuagoa dagoen haur bat dagoela antzeman dut. Esate baterako, irakasleak, matematikako arloan, besteek egiten duten lan berdina egiten amaitzen duenean, irakasleak nahiko maila altuagoko lanak ematen dizkio. Esan dezakegu, haur honek, zerbait berezia, desberdina edota anitza duela besteekiko.
Esan beharra dago, aniztasuna bizitzako eremu guztietan eta pertsona guztien artean dagoela. Hau da, pertsona bakoitza desberdina da eta munduan ez daude berdinak diren bi pertsona. Hori dela eta, oso aberasgarria da aniztasuna, besteengandik ikasteko aukera ematen digu eta besteek guregandik ikasteko aukera ere bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario