domingo, 24 de noviembre de 2019

                                                              NIRE ESPERIENTZIA


Iritsi da lehenengo praktikaldiaren amaiera, dagoeneko amaitu ditut bost asteak. Esan dezaket bost aste hauek zoragarriak izan direla eta esperientzia paregabea izan dela. Aurretik esan bezala, Mendaroko ikastolan egin ditut praktikak eta esan dezaket gradu hau ikasteko gogo gehiagorekin bueltatu naizela. Izan ere, umeek emandako bizipenak ezinhobeak izateaz gain, irakasle rola hartzeko orduan ere oso eroso sentitu naizela nabaritu dut.

Mendaroko ikastetxean, metodologia berririk erabili ez arren, gauza asko praktikan jarri ditudala uste dut. Esate baterako, haurrekin hitz egiteko orduan, nola egin eta psikologia konpetentzia batez ere oso erabilgarria egin zaidala ikusi dut. Bestalde, metodologia tradizionala denez, nire ikuspuntutik hobetu daitezkeen gauza ugari ikusi ahal izan ditut eta nik neuk ikasle bezala esperientzia hori bizi izanak aspektu honetan asko lagundu dit (haurrak ulertzeko orduan, azalpenak emateko orduan...).

Haurrekin, mota desberdinetako bizipenak izan ditut, momentu gehienak oso onak izan dira eta barre asko eta gauza asko ikasteaz gain, momentu zail batzuk ere izan ditut. Alegia, jolasorduan haurren arteko gatazkak konpontzeko momentuak batzuetan zailak izan arren, momentu hoietatik gauza ugari ikasi ditudala uste dut eta asko aberastu nautela ere bai.

Ikastetxeari dagokiones, oso eskertuta nago emandako tratuaz. Izan ere, momentu oro zerbait behar izanez gero irakasle gutziak, nire gelakoak nahiz beste geletakoak, laguntzeko prest egon dira. Batez ere, niri esleitutako gelako irakasleak nirekiko oso jarrera ona izan duela uste dut, gauza asko azaltzen zizkidan eta azalpen asko ematen zizkidan, eta beti nire dudak edota nik eskatutako informazioa emateko prest zegoen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario